literaturaren zubitegia

839 idazle / 3.940 idazlan
6.000 esteka / 3.905 kritika / 1.828 aipamen / 4.703 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

larunbata, otsailak 11

HITZORDUAK

Otsailak 13: Jasone Osororen Greta nobela izango dute hizpide otsailaren 13an (astelehena) 19:00etan Igorreko kultur etxean.

Otsailak 14: Leire Bilbaok Scanner poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du otsailaren 14an (asteartea) 19.30ean Donostiako Koldo Mitxelenan. Musika: Domentx Uzin.

Otsailak 15: Jon Benitoren Bulkada poema liburuaz mintzatuko dira otsailaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.

Otsailak 16: Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak ipuin liburuaz ariko dira otsailaren 16an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.

Otsailak 16: Asel Luzarragaren Gezurra odoletan nobelaz jardungo dute otsailaren 16an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Otsailak 17: Koldo Izagirreren Egarri egunak portualdean nobelaz ariko dira otsailaren 17an (ostirala) 19:30ean Eako Zakili elkartean.

Otsailak 18: Idurre Alonsok Literatura eskolan hitzaldia egingo du otsailaren 18an (larunbata) 10:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean. Gidatzailea: Iban Zaldua.

Otsailak 23: Fermin Etxegoienen Autokarabana nobelaz mintzatuko dira otsailaren 23an (osteguna) 18:30ean Getariako Alondegian. Gidatzailea: Uxue Alberdi.

Otsailak 23: Twist nobelaz ariko da Harkaitz Cano otsailaren 23an (osteguna) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan.

[hitzordu guztiak ikusi]

EMAILUA

Miranderen eta Peillenen Igela duela 50 urte
Parisen, 1953ko otsaileko igande arratsalde batez supazterrean solasean eta zurrutean ari dira Ibinagabeitia (47 urte) eta Mirande (27 urte). Gazteari galde egiten dio amaitzen ari den lehen poema liburuaren inguruan. Erantzuten dio, laster dela argia ikustekoa; baina tamalez ez zen libururik plazaratu. Hementxe dauzkazu orduko poema haiek faksimilean. Bederatzi urte geroago, 1962ko otsailean, orain 50 urte, Saint Germain boulevardeko 15.ean Txomin Peillenek eta Jon Mirandek Igela aldizkaria sortu zuten: "elkar gorrota, elkar higuin dezazuen, doktrina bezala erabiliko dugu Igela, zuek kontrarioa egingo duzuelakoan". Bukinista zuberotar batek lagundu zien roneotipoz, eta bigarren zenbakia ahalik eta lasterren maiatzean ager zedin, Ibinagabeitiak dirua bidali zien Caracastik. 1963ko udazkena bitartean sei zenbaki kaleratu zituzten.

SOLASEAN

HARKAITZ CANO: «Orain ulertzen dut nobelaren distantzia luzearen xarma hipnotikoa»
Berria, 2012-02-04

HARKAITZ CANO: «Literaturak ez du politikoki zuzena izan behar»
Argia, 2012-01-29

JOXEAN AGIRRE: «Nazka pixka bat ematen didate literatura zaila egiten dakitela erakusteko idazten duten idazleek»
Hitzen uberan, 2012-01-27

IDAZLEEZ ARI

Felipe Juaristi

Ez da Juaristi ni-ka eta nago-ka jardutearen zalea, bere buruarekikoak bakanak dira, eta pudore handiz adieraziak. Poemak naufragio baten hondakin salbatuez osatuak daudela dirudi, guztioi luzatzen digun itsasketa seguruago baterako eskaintza.      

Xabier Lete

Giza izatearen zergatiaz galdetzen du, kexu eta samina adieraziz; kezka orokor horrek hainbat adar hartzen ditu gero, abstrakzioaren bitartez poema erlijiosoak egiteko, edo konkrezioaren bidez euskal gizartearekiko ezinegona azaltzeko.      

Txillardegi

Ordura arteko euskal eleberri tradizionalaren aldean, haustura ekarri zuen Txillardegiren Leturiak: lehen pertsonan idatzia zen, protagonistak ere ez zuen batere zerikusirik baserri munduarekin eta, batez ere, barne-kezkaz eta ezinegonaz beterik zegoen.      

Gaurko gomendioa

Eta iraultzaile izandakoa zen
Bernardo Atxaga

Efemerideak

1918: Bitor Garitaonaindiaren Iziartxo eta Toribio Altzagaren Txibiribiri lehenengoz antzeztu ziren, Donostian

1927: Jean Hiriart Urruti jaio zen

 

1650: Rene Descartes hil zen

1780: Karoline von Gunderrode jaio zen

1813: Otto Ludwig jaio zen

1869: Else Lasker-Schüler jaio zen

1874: Elsa Beskow jaio zen

1885: Wenceslao Fernandez Florez jaio zen

1901: Ramón Campoamor hil zen

1912: Roy Fuller jaio zen

1951: Tom MacInnes hil zen

1963: Sylvia Plath hil zen

1968: Howard Lindsay hil zen

1978: Harry Martinson hil zen

1986: Frank Herbert hil zen

2011: Bo Carpelan hil zen

Bilaketa

Azken kritikak

Twist
Harkaitz Cano

Leire Lopez Ziluaga

Argiaren erreinua
Joseba Lozano

Javier Rojo

Zwei Frauen
Joxean Agirre

Juan Ramon Makuso

Bizien gaubeilan
Txiliku

Lurdes Imaz

Azken emailuak

2012 Otsaila

Miranderen eta Peillenen Igela duela 50 urte

2012 Urtarrila

11.500 zubi baino gehiago

Txillardegiren artikuluak

Etxahun hil zela 150 urte

Txillardegiren ipuinak

Pernando Amezketarra dominio publikoan

2011 Abendua

Abeletxeren antzezlan bat

127 klasiko gehiago liburu elektronikoetan

Oskillaso jaio zela 100 urte

Twist, Harkaitz Cano

[emailu guztiak ikusi]