asteazkena, otsailak 8
Otsailak 9: Koldo Izagirreren Agirre zaharraren kartzelaldi berriak nobelaz solas egin dute otsailaren 9an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.
Otsailak 13: Jasone Osororen Greta nobela izango dute hizpide otsailaren 13an (astelehena) 19:00etan Igorreko kultur etxean.
Otsailak 14: Leire Bilbaok Scanner poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du otsailaren 14an (asteartea) 19.30ean Donostiako Koldo Mitxelenan. Musika: Domentx Uzin.
Otsailak 15: Jon Benitoren Bulkada poema liburuaz mintzatuko dira otsailaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.
Otsailak 16: Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak ipuin liburuaz ariko dira otsailaren 16an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.
Otsailak 16: Asel Luzarragaren Gezurra odoletan nobelaz jardungo dute otsailaren 16an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.
Otsailak 17: Koldo Izagirreren Egarri egunak portualdean nobelaz ariko dira otsailaren 17an (ostirala) 19:30ean Eako Zakili elkartean.
Otsailak 18: Idurre Alonsok Literatura eskolan hitzaldia egingo du otsailaren 18an (larunbata) 10:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean. Gidatzailea: Iban Zaldua.
Otsailak 21: Pello Lizarralderen Iragaitzaz nobelaz berba egingo dute otsailaren 21ean (asteartea) 18:30ean Arrasateko Kulturaten. Koordinatzailea: Mikel Ayerbe.
Miranderen eta Peillenen Igela duela 50 urte
Parisen, 1953ko otsaileko igande arratsalde batez supazterrean solasean eta zurrutean ari dira Ibinagabeitia (47 urte) eta Mirande (27 urte). Gazteari galde egiten dio amaitzen ari den lehen poema liburuaren inguruan. Erantzuten dio, laster dela argia ikustekoa; baina tamalez ez zen libururik plazaratu. Hementxe dauzkazu orduko poema haiek faksimilean. Bederatzi urte geroago, 1962ko otsailean, orain 50 urte, Saint Germain boulevardeko 15.ean Txomin Peillenek eta Jon Mirandek Igela aldizkaria sortu zuten: "elkar gorrota, elkar higuin dezazuen, doktrina bezala erabiliko dugu Igela, zuek kontrarioa egingo duzuelakoan". Bukinista zuberotar batek lagundu zien roneotipoz, eta bigarren zenbakia ahalik eta lasterren maiatzean ager zedin, Ibinagabeitiak dirua bidali zien Caracastik. 1963ko udazkena bitartean sei zenbaki kaleratu zituzten.
HARKAITZ CANO: «Orain ulertzen dut nobelaren distantzia luzearen xarma hipnotikoa»
Berria, 2012-02-04
HARKAITZ CANO: «Literaturak ez du politikoki zuzena izan behar»
Argia, 2012-01-29
JOXEAN AGIRRE: «Nazka pixka bat ematen didate literatura zaila egiten dakitela erakusteko idazten duten idazleek»
Hitzen uberan, 2012-01-27
Rikardo Arregi Diaz de Heredia
Larderia handiz eraiki du kanon propio bat. Lehen zurrunagoa zuen lirismoan lerratu da zoragarri eta areagotu egin du aurreko poesietako elementu dramatikoa, egituraz zein hunkitzeko ahalmenaz aberastuz doan poemategi-kartografian.
Poemotan bere saiakeragintzaren bikaina markatuko zuten ezaugarriak ageri dira, goiztiar: ohi duen tresneria kritikoaren erabilera zuhurrari parekatu geniezaiokeen irudiak urri baina eraginkor txertatzeko trebezia, garaiko gaiari zinkulinkeriarik gabe heltzeko adorea, hausnarketaren sakona eta adierazkortasuna arauez goiti lortzeko talentua.
Jaiok zuk edo nik gure egunerokoan bizi ditzakegun egoeren, sentimenduen, eta azken batean, harremanen inguruan idazten du. Hortik irakurleek Jaioren istorioekiko sentitzen duten erakarpena.
1955: Juan Garzia jaio zen
1960: Aingeru Epaltza jaio zen
1819: John Ruskin jaio zen
1828: Jules Verne jaio zen
1851: Kate Chopin jaio zen
1888: Giuseppe Ungaretti jaio zen
1911: Elizabeth Bishop jaio zen
1911: Gustaf Froding hil zen
1920: Richard Dehmel hil zen
1921: Piotr Kropotkin hil zen
1926: Neal Cassady jaio zen
1995: May Miller hil zen
1998: Halldor Laxness hil zen
1999: Iris Murdoch hil zen
Twist
Harkaitz Cano
Leire Lopez Ziluaga
Argiaren erreinua
Joseba Lozano
Javier Rojo
Zwei Frauen
Joxean Agirre
Juan Ramon Makuso
Bizien gaubeilan
Txiliku
Lurdes Imaz
2012 Otsaila
Miranderen eta Peillenen Igela duela 50 urte
2012 Urtarrila
Pernando Amezketarra dominio publikoan
2011 Abendua