larunbata, otsailak 4
Otsailak 4: Ur Apalategik Euskal literatura globalizazioaren garaian hitzaldia egingo du otsailaren 4an (larunbata) 16:30ean Parisko Expolanguesen.
Otsailak 8: Karmele Jaioren Amaren eskuak nobela aztertuko dute otsailaren 8an (asteazkena) 19:00etan Errenteriako Xenpelar Etxean. Gidatzailea: Ane Mayoz.
Otsailak 8: Tere Irastortzak errezitaldia egingo du otsailaren 8an (asteazkena) 19:00etan Irungo Kabigorri Ateneoan. Musika: Aitor Furundarena.
Otsailak 8: Iratxe Esnaolaren Galerna nobela aztertuko dute otsailaren 8an (asteazkena) 19:00etan Basauriko Euskarabilan.
Otsailak 9: Koldo Izagirreren Agirre zaharraren kartzelaldi berriak nobelaz solas egin dute otsailaren 9an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.
Otsailak 13: Jasone Osororen Greta nobela izango dute hizpide otsailaren 13an (astelehena) 19:00etan Igorreko kultur etxean.
Otsailak 14: Leire Bilbaok Scanner poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du otsailaren 14an (asteartea) 19.30ean Donostiako Koldo Mitxelenan. Musika: Domentx Uzin.
Otsailak 15: Jon Benitoren Bulkada poema liburuaz mintzatuko dira otsailaren 15ean (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.
Otsailak 16: Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak ipuin liburuaz ariko dira otsailaren 16an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.
Miranderen eta Peillenen Igela duela 50 urte
Parisen, 1953ko otsaileko igande arratsalde batez supazterrean solasean eta zurrutean ari dira Ibinagabeitia (47 urte) eta Mirande (27 urte). Gazteari galde egiten dio amaitzen ari den lehen poema liburuaren inguruan. Erantzuten dio, laster dela argia ikustekoa; baina tamalez ez zen libururik plazaratu. Hementxe dauzkazu orduko poema haiek faksimilean. Bederatzi urte geroago, 1962ko otsailean, orain 50 urte, Saint Germain boulevardeko 15.ean Txomin Peillenek eta Jon Mirandek Igela aldizkaria sortu zuten: "elkar gorrota, elkar higuin dezazuen, doktrina bezala erabiliko dugu Igela, zuek kontrarioa egingo duzuelakoan". Bukinista zuberotar batek lagundu zien roneotipoz, eta bigarren zenbakia ahalik eta lasterren maiatzean ager zedin, Ibinagabeitiak dirua bidali zien Caracastik. 1963ko udazkena bitartean sei zenbaki kaleratu zituzten.
HARKAITZ CANO: «Literaturak ez du politikoki zuzena izan behar»
Argia, 2012-01-29
JOXEAN AGIRRE: «Nazka pixka bat ematen didate literatura zaila egiten dakitela erakusteko idazten duten idazleek»
Hitzen uberan, 2012-01-27
AMAIA ITURBIDE: «Sakoneko harremana dut artearekin, nire sorkuntzaren oinarria baita»
Hitzen uberan, 2011-12-29
Gai berritzearekin batera teknika berritze handi bat ekarri zuen Saizarbitoriak, Europako literaturan indarrean zebiltzan joera berrien eraginez; teknika berritze hau ez da baliabideen erakuspen hutsa, baizik eta belaunaldi berri baten kezkak bere modu literario egokienean emateko ahalegina.
Ugalderen ipuinen meritua bi aldiz da azpimarratzekoa. Lehenik, berez duten balioagatik; bigarrenez, bera izan zelako lehena ipuina literatur genero moderno gisa lantzen. Ordura arte, ipuina kontakizun erraz, folkloriko eta irrigarria izaten zen beti euskal literaturan.
Gaizkiaren poetika bat garatu zuen Mirandek, eta kurtsileria moralaren aurka balio artistikoa ematen saiatu zen garaiko zenbait euskal ez-baliori, hala nola putak edo sorginak, hitzaren jazar-ahalmena berreskuratuz. Gaizkia goratzeko ukazioa erabili zuen, berdin demokraziari edo ohiko sexuari, eta beste euskaltasun bat bilatu zuen mitologia propioa eraikiz, kritikatzen zuen euskaldun hipokritena bezain historia konbentzionala sortuz.
1881: Jose Eizagirre jaio zen
1883: Blas Alegria jaio zen
1969: Bingen Ametzaga hil zen
1631: Leonardo de Argensola hil zen
1688: Marivaux jaio zen
1713: Shaftesbury hil zen
1799: Joao Almeida Garret jaio zen
1848: Jean Aicard jaio zen
1892: Ugo Betti jaio zen
1900: Jacques Prevert jaio zen
1905: Gilberto Owen jaio zen
1921: Carl Hauptmann hil zen
1932: Robert Coover jaio zen
1933: Corsino Fortes jaio zen
1949: Agha Shahid Ali jaio zen
1968: Neal Cassady hil zen
1980: Camara Laye hil zen
1995: Patricia Highsmith hil zen
2004: Hilda Hilst hil zen
Errauts
Eneko Aizpurua
Iratxe Esnaola
Egarri egunak portualdean
Koldo Izagirre
Ibon Egaņa
Narrazio guztiak
Joseba Sarrionandia
Javier Rojo
Argi-itzalen neurria
Xabier Artola
Leire Zubeldia
2012 Otsaila
Miranderen eta Peillenen Igela duela 50 urte
2012 Urtarrila
Pernando Amezketarra dominio publikoan
2011 Abendua