literaturaren zubitegia

839 idazle / 3.940 idazlan
6.000 esteka / 3.905 kritika / 1.828 aipamen / 4.703 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Xabier Gereņo

«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Gereño Arrarte, Xabier Lopez de

 

Euskal idazle eta kultur eragile bizkaitarra (Bilbo, 1924). Merkataritza-ikasketak egin zituen. Zenbait euskal agerkaritan parte hartu zuen, Dantzari aldizkariaren sortzailea, Cinsa liburu eta diskoen argitaletxeko zuzendaria eta euskal ekintza eta kultur jaialdi ugariren antolatzaile eta bultzatzailea izan da. 80 liburutik gora argitaratu ditu, batez ere, polizi nobelak (Nora naramazue, 1972; Andereño, 1975; Hiltzaile baten bila, 1975; Konspiratzaileak, 1984; Kuwait-en harrapatuak, 1991; etab.). 1994an gaztelaniazko lehenengo lana argitaratu zuen (Residencia Rochester nobela) eta geroztik gehiago idatzi ditu. Euskara ikasteko hainbat metodo eta hiztegi ere argitaratu ditu. Euskaltzain urgazlea da.

 

Bilaketa