literaturaren zubitegia

839 idazle / 3.940 idazlan
6.000 esteka / 3.905 kritika / 1.828 aipamen / 4.703 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Jokin Zaitegi

«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Zaitegi, Jokin

 

Euskal idazle gipuzkoarra (Arrasate, 1906 - Donostia, 1979). Jesuitetan ikasi eta Guatemalara bidali zuten misiolari. Bertan Euzko-Gogoa aldizkaria sortu zuen (1950) eta Yakintzako kolaboratzailea izan zen. Poesia idatzi zuen batik bat: Tori nire edontzia (1934), Bide Nabar (1935). Espainiako Gerra Zibilaren ondoren Amerikara joan zen arren, euskaraz idazteari ez zion utzi, klasikoen itzulpenak eta obra berriak emanez: Sopokel'en Antzerkiak I, 1946; Bidalien egiñak, 1955; Sopokel'en antzerkiak II, 1958; Platon'eneko atarian, 1962; Platon I. Oturuntza, Protagora, Menon, 1975. 1953an euskaltzain urgazle izendatu zuten eta 1977an euskaltzain ohorezko.

 

Bilaketa