literaturaren zubitegia

839 idazle / 3.940 idazlan
6.000 esteka / 3.905 kritika / 1.828 aipamen / 4.703 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Jacques Bela

«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Bela, Jacques

 

Politikari eta idazle zuberotarra (Maule, 1568 - ?, 1667). Okzitaniako Tolosan zuzenbide-ikasketak egin eta kalbindarra izan arren Lextarreko Gorteko baile eta erret epailea izan zen (1631). Idazle joria izan zen; zoritxarrez galdu den euskal gramatika eta hiztegi bat idatzi zituen. Frantsesez idatzitako Tablettes lanean teologia, medikuntza, etika eta zientzia alorreko gaiak jorratzeaz gain, Zuberoako foruei buruzko historia luzea idatzi zuen. Zuzenbideari buruzko beste lan batzuk egin eta euskal esaera zaharren sorta ere bildu zuen, oraino argitaragabeak.

 

Bilaketa