literaturaren zubitegia

839 idazle / 3.940 idazlan
6.000 esteka / 3.905 kritika / 1.828 aipamen / 4.703 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Paulo Zamarripa

«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Zamarripa, Pablo

 

Euskal idazle bizkaitarra, jaiotzez kantabriarra (Laredo, 1877 - Sondika, 1950). Bizkaieraz ondo idatzi eta hitz egiteko Manual del Vascófilo idatzi zuen (1913). Bizkaiera lantzen zuen Gramática Vasca obra idatzi zuen eta, honen osagarri gisa, Conjugaciones guipuzcoanas (1929). Gramatikaz gain, poesia (Gora Begira, 1927) eta prosa idatzi zuen (Zaparradak eta, 1926; Firi-firi, 1935). La Gaceta del Norteko euskal ataleko arduraduna izan zen (1935-37). Altube euskaltzain osoa atzerrian egon zenean, aulki hori betetzeko euskaltzain ordezko izendatu zuten (1941-50).

 

Bilaketa