literaturaren zubitegia

839 idazle / 3.940 idazlan
6.000 esteka / 3.905 kritika / 1.828 aipamen / 4.703 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Piarres Xarriton

«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Xarriton Zabaltzagarai, Piarres

 

Euskal idazle eta kultur eragile lapurtarra (Hazparne, 1921). Teologian eta Euskal Ikasketetan doktorea da. 1950eko hamarkadan Euskaldun Gazteria gazte-erakundea zuzendu zuen; Parisko Euskal Etxearen sortzailea izan zen eta Hazparnen Langintza Eskola sortu eta zuzendu zuen. Irakaslea izan da, institutuan eta unibertsitatean (EHU), eta UEUren sortzaileetakoa. Obra ugaria du, euskaraz eta frantsesez eta Ipar Euskal Herriko literatura aztertzen eta ezagutarazten lan handia egin du; itzulpenak ere egin ditu. Euskaltzain urgazle (1950) eta euskaltzain oso (1985) izendatu zuten, eta EIZIEko ohorezko kide (1996).

 

Bilaketa