literaturaren zubitegia

839 idazle / 3.940 idazlan
6.000 esteka / 3.905 kritika / 1.828 aipamen / 4.703 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Nikolas Alzola, Bitaņo

«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Alzola Gerediaga, Nikolas

 

Euskal idazle eta pintore bizkaitarra (Izurtza, 1922 - Irun, 1982). »Bitaño», »Arriurdin», »Markue» eta »Ozerin Jauregi» izengoitiak erabili zituen. Idazle oparoa izan zen eta bere garaiko euskal zein erdal aldizkari anitzetan argitaratu zuen, hitz lauz nahiz bertsoz. Hizkuntza erraza, aberatsa eta herrikoia erabiltzen zuen eta aipamen bibliografiko eta biografikoetan espezializatu zen. Pintura, magisterittza- eta merkataritza-ikasketak burutu eta literaturari ekin zion arteari buruzko saioak, ipuinak, narrazioak, biografiak eta poesiak onduz. Euskaltzain urgazlea izan zen (1957). Cien autores vascos (1966), eta haren ondoan Atalak, Bigarren atalak eta Hirugarren atalak (1967-78) eman zituen argitara.

 

Bilaketa