literaturaren zubitegia

839 idazle / 3.940 idazlan
6.000 esteka / 3.905 kritika / 1.828 aipamen / 4.703 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Augustin Etxeberri

«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Etxeberri, Augustin

 

Euskal olerkari lapurtarra, Saran jaioa (? - 1890). Ogibidez zapataria zen. Saran antolatutako lehiaketetan parte hartu zuen Hiltzera dohan haur baten auhenak (1869) eta Kattalin-Chume olerkiekin (1874). 1880an Berako lehiaketan aurkeztutako Deserturra olerkia eta Donostiako lehiaketan ohorezko aipamena izan zuten Maria alegiazkoa (1886) eta Chorien besta (1888) olerkiak ere idatzi zituen. Euskal Herria aldizkarian Haur humezurtza argitaratu zuen (1887). Bestalde, Schuchardt hizkuntzalariaren euskarako irakasle izan zen.

 

Bilaketa