literaturaren zubitegia

839 idazle / 3.940 idazlan
6.000 esteka / 3.905 kritika / 1.828 aipamen / 4.703 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Juan Jose Mogel

«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Mogel, Juan Jose

 

Euskal idazle gipuzkoarra (Deba edo Soraluze, 1781 - Xemein, 1849), Joan Antonioren iloba eta Bizenta Antoniaren anaia. Markina-Xemeingo apaiza izan zen. Karlista zen eta Lehen Karlistadan Bizkaiko jaurerriko diputatu nagusi hautatu zutenean, parrokiatik egotzi egin zuten. Baseerritaar nequezaleentzaco escolia (1816) idatzi zuen aita kristau onaren eginbeharrak bilduz; Egunoroco lan on ta erregubac meza santuba ondo enzuteco: confesino ta comuniyoba biar dan leguez eguiteco prestaera eta zucenbideac (1820) eta Mayatz-illeraco Berba aldijac (1885) ere idatzi zituen.

 

Bilaketa