literaturaren zubitegia

839 idazle / 3.940 idazlan
6.000 esteka / 3.905 kritika / 1.828 aipamen / 4.703 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Paskual Bernardino Biguria

«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Biguria, Paskual Bernardino
(e.i. Frantzisko Elizondokoa)

 

Euskal idazle nafarra (Elizondo, 1871 - Donostia, 1932). Iruñeko apaizgaitegian apaiz-ikasketak egin eta kaputxino sartu zen (1901). Euskaraz hitz egin eta idazteko zuen erraztasun handiagatik zen ospetsua. Ipuinak, kontakizunak eta istorio laburrak, atseginak eta ulerterrazak idatzi zituen haurrentzat (Lore usaidun mamitzuak, 1922 eta Loretegui berria, 1932). Euskal herri-kanten eta melodien bilduma den Eliz kantak ere idatzi zuen (1926).

 

Bilaketa