literaturaren zubitegia

839 idazle / 3.940 idazlan
6.000 esteka / 3.905 kritika / 1.828 aipamen / 4.703 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Jean Baptiste Elizanburu

«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Elissamburu Irazabal, Jean Baptiste

 

Lapurtar olerkaria (Sara, 1828 - Sara, 1891). Michel Elissambururen lehengusua. Larresoroko apaizgaitegia utzi ondoren, Frantziako armadan sartu eta kapitain izatera iritsi zen. Elissamburuk ezizen ugari erabili zituen bere lanetan. Poeta bikaina zen, eta sari ugari jaso zituen bere bizitzan zehar. Berak onduriko kanta batzuk (Nere etxea, Solferinoko itsua) guztiz ospetsuak dira gaur egun ere Euskal Herri osoan. Hona bere olerki lan nagusiak: Emazte edalea (1855), Tam, tam, tam, tam, ratapetamplan (1858), Gazte hiltzera dohana (1860), Nere etchea (1861), Apexa eta lorea (1862), Solferino'ko itsua (1864), Maria (1866) eta Xori berriketaria (1871). Horiez gainera, hitz lauz idatziriko kontakizun labur bat eman zuen argitara (Piarres Adame), XIX. mendeko euskal prosak eskaini zuen obra nagusietako bat. Elissamburu XIX. mendeko poeta handienetakoa da Ipar Euskal Herrian.

 

Bilaketa