literaturaren zubitegia

839 idazle / 3.940 idazlan
6.000 esteka / 3.905 kritika / 1.828 aipamen / 4.703 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Emile Larre

«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Larre, Emile

 

«Sokorri» Nafarroa Behereko idazlea (Baigorri, 1926). Hazparneko apaiza izan da. Gazte, Gure Herria eta Herria aldizkarietan daude Larreren idazlan nagusiak. Herria aldizkariaren zuzendari da gaur egun. 1980an, Aiherra Naparroan leihoa izeneko liburua eman zuen argitara. Bertsolaritzaren suspertzaile izan da Iparraldean, eta, 1993an, Euskal Herriko Bertsolari Elkarteak omenaldi bat eskaini zion, Aita Santi Onaindiarekin batera. Euskaltzain osoa da.

 

Bilaketa