literaturaren zubitegia

839 idazle / 3.940 idazlan
6.000 esteka / 3.905 kritika / 1.828 aipamen / 4.703 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Zabaleta Kortabarria, Jesus Mari

 

Gipuzkoar itzultzailea eta idazlea (Legazpi, 1948). Pedro Martinen anaia. Lehen ikasketak frantziskotarrekin egin zituen, Arantzazun, eta Lovainan (Belgikan) eta Erroman jarraitu zituen, han eskuratu zuelarik filosofia lizentziatura. Hordago argitaletxearen sortzaileetako bat izan zen (1977), Gipuzkoako Itzultzaile Eskolako irakasle (1980-1991), eta Euskal Herriko Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkarteko sortzaileetako bat, besteak beste. Lan handia egin du itzulpegintzan, obra asko itzultzeaz gainera itzulpen teoria ere landu baitu; besteak beste, aipatzekoa da Senez aldizkarian egin duen lana. Zabaletaren azken urteotako lan nagusia Lur Hiztegi Entziklopedikoaren zuzendaritza izan da (1991-1994). Itzultzaileen Nazioarteko Federazioan (FIT) Kontseilu Nagusiko kide da eta Hedadura Urriko Hizkuntzetako Itzultzaileen Batzordeko lehendakari.

 

Bilaketa