literaturaren zubitegia

839 idazle / 3.940 idazlan
6.000 esteka / 3.905 kritika / 1.828 aipamen / 4.703 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Juan Garbizu, Zubigar

«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Garbizu Salaberria, Juan

 

(«Zubigar»). Gipuzkoar idazlea eta itzultzailea (Lezo, 1894 - Lezo, 1930). Zeruko Argia, Euskal Esnalea, Argia, Arantzazu eta Argentinako La Baskonia agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Obra nagusiak: Ostegun Deuna (1924) olerkia, Euskera arrobitzat (1924) olerkia, Cervantesen Kixote (IX. kapituluaren itzulpena, 1928), La señora Cornelia Cervantesen liburuaren itzulpena (1928), Txori ausarditsuak (1929) ipuina, eta Aizkorri eta itsasoa (1929) bakarrizketa. Buenos Airesko Euskaltzaleak elkarteko lehen idazkaria izan zen. Errenteriara lanera zihoala tren batek harrapatu eta hil zuen. Daniel eta Tomasen anaia zen.

 

Bilaketa