literaturaren zubitegia

839 idazle / 3.940 idazlan
6.000 esteka / 3.905 kritika / 1.828 aipamen / 4.703 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Charles Belzuntze, Belzuntze bizkondea

«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994

 

Beltzuntze, Charles

 

Mehaineko azken bizkondea eta idazle behenafarra (Erbestean, 1796 - Mehaine, 1872). Frantziako Iraultza zela eta, erbestean jaioa, Errestaurazio garaian etorri zen Euskal Herrira eta Karlos X.a Frantziakoaren garaian errege-goardiako kapitaina izan zen. 1847an Histoire des Basques depuis leur établissement dans les Pyrénées occidentales jusqu'à nos jours izeneko lana eman zuen argitara, Chahok urte berean biribildu zuena (Histoire primitive des Euskariens). Euskaraz eginiko poesia batzuk eman zituen argitara: Ene izar maitea eta Gabazko kantua.

 

Bilaketa