literaturaren zubitegia

839 idazle / 3.940 idazlan
6.000 esteka / 3.905 kritika / 1.828 aipamen / 4.703 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Jokin Zaitegi

 

Jokin Zaitegiren kemena (I)

 

Juan San Martin

 

«Bidez, gure herriko gauzak»

Caja de Ahorros Provincial de Guipuzcoa, 1981

 

        «Bai euskarari» jarrera hartu zutenen artean eredugarria dugu Jokin Zaitegi mondragoar jatorra. Euskararen alde bere bizitza guzia eskaini zutenen artean ez da izango beste gizon bat Zaitegik haina eman duenik. Gizon kementsua, ekintza handi eta luzeak aurrera eramateko dohainez betea, bere osasuna eta ondasuna euskararen alde eman dituena. Batere zalantzarik gabe egin nezake aitorpen hau.

        Izan ere, gure gizaldi hontan euskararen alde lan egiteko beharrezkoa zen kementsua izatea eta kementsurik aski ezagutu dugu gure inguruan. Baina hoien artean ere bakana eta eredugarria dugu Jokin Zaitegi eta Plazaolatarra. Beronek lan asko egin badu ere, beste asko lanbidean jartzeaz egin zuena ez zen izan ekintza tipiagoa; ez horixe!

 

Bilaketa