literaturaren zubitegia

839 idazle / 3.940 idazlan
6.000 esteka / 3.905 kritika / 1.828 aipamen / 4.703 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Amaia Lasa

«Euskal literaturaren antologia»
X. Mendiguren / K. Izagirre

Elkar, 1998

 

        Amaia Lasa Alegria Gipuzkoako Getarian jaio zen, 1948an. Bere poesiak sakondu egingo du Mikel Lasa eta Daniel Landarten baitan ikusi dugun joera: nitasunaren literatura egiten du, hots, Herria eta Jainkoa bezalako kontzeptu handi eta traszendenteetatik urrun, gauza eta kontzeptu xeheetan bilatzen den poesia: intimista, norberaren sentimenduen adierazgarri. Eta datu inportante bat: ordura arte isilpean egondako emakumearen ahotsa dator, garaikide, gure poesiara.

        Hitz nahastuak (1977) liburutik hartutako poema honetan, esandako ezaugarriez gain, norberaren nahien eta errealitatearen arteko talka ageri da, nitasuna eta mundua batean integratzeko zailtasuna eta baita esperantza ere.

 

Obrak:

— Hitz nahastuak (1977)

— Nere paradisuetan (1979)

— Malintxearen gerizpean (1988)

 

Bilaketa