literaturaren zubitegia

839 idazle / 3.940 idazlan
6.000 esteka / 3.905 kritika / 1.828 aipamen / 4.703 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Jacques Bela

«Euskal literatura I»
Santi Onaindia

Etor, 1972

 

12.— Jakue Bela

(1586-1667)

 

        Zuberoa'n sortua, 1586-2-15'an. Buruz argia baitzan, Tolosa (Frantzia)'ko Ikastetxe nausian, 1606'garren urtean, maixu titulua iritxi zuen Lege-jakintzan. 1614'an Lestarre'ko kortean artzen dute, ta 1631'an Errege-epaikari izendatzen. Erlijioz, Leizarraga ta Zalgiz bezela, protestantea genuan.

        Euskerari emanik ainbat idatzi zigun, iztegi, gramatika ta beste, baita enziklopedi bat ere, «Tabletes» zeritzana. Lan auek, baiña, tamalez ez ditugu gaur ezagun, galduak bait dira ziur asko. Aren ekiñetatik irtena, auxe dazagu gaur bakar-bakarrik: euskal esaera sorta bat, Bela'k bildua. Sorta au, Gve. Clément-Simon'en liburuan —Le Protestantisme et l'erudition dans le Pays Basque au commencement du XVIII siècle, Paris, 1896— argitaratu zan.

 

        (Ikus L. Villasante, HLV, 93 orr.; Auñamendi, Literatura, I, 181 orr.).

 

Bilaketa