literaturaren zubitegia

839 idazle / 3.940 idazlan
6.000 esteka / 3.905 kritika / 1.828 aipamen / 4.703 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Pedro Antonio Aņibarro

«Euskal literatura'ren atze edo edesti laburra»
Orixe

Euskal-Esnalea, 1927

 

        Añibarro

Añibarro ta Zarauz'ko Prantziskotarrak. Zarautz'en badugu Komentu bat Euskalerria'ren eta euskeraren alde lan poliki egin diguna. Añibarro ta Ubillos ta Zabala daduzkat orain gogoan. Añibarro bizkaitarra, Arratiarra izanik, beste euskalkiak ikasten ere alegina egin zuen. Laphurdi'ko euskeratik Bizkai'kora aldatu zigun Axular'en Gero, ta bere Iztegitxoa antolatu ere bai, argitara ikusi ezpadugu ere. Esku-liburua du idaztankeraz baliotsuenik (1802); euskera ere garbia, landua, ugaria. Euskal-eliz-liburuetan bai politentsuna, txiki samarra dena. Lora-sorta aldiz, ez dirudi batena; erdalkeriz josirik dago. Bi liburutxo oriek erderatik artuak dire: lenbizikoa Pinamonti'rengandik eta bigarrena Aita Palacios'engandik.

 

Bilaketa