literaturaren zubitegia

839 idazle / 3.940 idazlan
6.000 esteka / 3.905 kritika / 1.828 aipamen / 4.703 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Agustin Basterretxea

«Iraupena eta lekukotasuna»
Patxi Salaberri

Elkar, 2002

 

        Aste santuko pasio-kanten artean ere bada nabarmendua izan den autorerik. Nolanahi den, erakusten duen zuzentasun formalagatik-edo Agustin Basterretxea lekeitiarrarena (1700-1764) eskola zaharreko onenetakotzat hartua izan bada ere, ezagun da ez dakarkiola berrikuntzarik herri poesian oinarritutako eredu hedatuari. Jesuita haren bertsoak, kantatzekoak ohi zirenak, nekez urruntzen ziren eskema metriko tradizionaletatik (ikus, esaterako, Kristoren Pasioari buruzkoak). Berdintsu esan beharko litzateke beste hainbat autoreri dagokienez, haien bertsorik azpimarragarrienak, gehienik ere, formaren aldetik egokiro burutuak baina inolako etorririk edota izpi berezirik gabekoak baitira.

 

Bilaketa