literaturaren zubitegia

839 idazle / 3.940 idazlan
6.000 esteka / 3.905 kritika / 1.828 aipamen / 4.703 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Bernardo Maria Garro, Otxolua

«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979

 

BERNARDO MARIA GARRO «OTXOLUA» (1891-1960)

 

        BIZITZA

        Mundakan (Bizkaian) jaioa. Merkatal karrera Bilbon egin zuen. Gaztetan Argentinan zazpi urte pasa zituen; hango euskaldunekin iharduteak asko lagundu zion euskalkiak ikasten. Bizkaiera oso ondo menderatzen du.

 

        IDAZLANA

        —Bertolda eta Bertoldin. Bilbao 1932. Argitaraturiko liburu bakarra.

        Aldizkarietan, Euzkadi egunkarian batez ere: Bijar Donianera, J. Barbier-ek lapurteraz egindako ipuiak bizkaieraz; Abere dontsuak, e.a.

 

        ERITZI KRITIKOA

        Lanik gehienak itzulpenak ditu, baina itzulpen onak; honetan maisua zen: itzulpen direnik ez zaie antzematen. Bizkaiera herrikoia oso ondo daki: «tanto en el empleo de la conjugación como del vocabulario y de los modismos, giros y construcciones, Otxolua ez un verdadero maestro» [39].

        Zoritxarrez, bere garaiko «purismoak» (bai hiztegian eta bai fonetismoetan) argitasun eta bizitasun asko kendu dio haren idazkerari.

        Orixek: «Lagun eta irakasle... Euskalerri guztiko idazleen artean txukunenetarikoa».

 

Bilaketa