«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»
Harluxet, 1995
Knörr Borras, Endrike
Hizkuntzalari eta euskal idazle arabarra, jatorriz katalana (Tarragona, 1947). Gaztetatik Gasteizen egokitu zen eta bertako ikastoletako irakaslea izan zen. »Daniel Ibargoiti» ezizenaz hiru liburu kaleratu zituen: Jose Paulino Ulibarri (1975), Gasteiz (1976) eta Odon de Apraiz (1981). Euskaltzain osoa 1977az geroztik; onomastika-batzordeko arduraduna, eta 1992az geroztik, Euskaltzaindiko idazkaria da.
|
|
|
|