A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z
efemerideak

literaturaren zubitegia    

  Arbelbide, Xipri  

«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995



 

Arbelbide, Xipri

 

Kazetari eta idazle baxenabartarra (Heleta, 1934). Boli Kostan egon zen misiolari hamabi urtez; han idatzi zuen Les Baulés d'après leurs Dictions et Proverbes, 1975. Nobelak (Afrikako »salbaien» zuhurtzia, 1983; Piarra Topet Etxahun, 1987), itzulpenak (F. Mauriac-en Terexa Desqueyruoy, 1989 eta Wendworth Webster-en Ipuinak, 1993) eta bestelako lanak idatzi ditu (Irri Solas, 1983; Lupua eta Mika, 1987; Iraultza Heletan, 1993). Gure Irratia-ren sortzaileetariko bat eta beste euskal irratietako aldizkako kolaboratzailea da. Euskaltzain urgazlea da.

 



AURKIBIDEAK

  Aurkibide alfabetikoa:


  Bilaketa kronologikoa:

        Bi urteren artekoa:

tik   ra

        Urte bakarrekoa:


  Testu bilaketa:


Idazleak     Liburuak



Literaturaren Zubitegia Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da