A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z
efemerideak

literaturaren zubitegia    

  Duvoisin, Jean Pierre  

«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995



 

Duvoisin, Jean Pierre
(izg. Gazteluberri)

 

Euskal idazle eta itzultzaile lapurtarra (Ainhoa, 1810 - Ziburu, 1891). Aduanako langilea zen eta bere kasa itzulpen-lanetan aritzen zen. Euskal literaturari eta historiari buruzko artikuluak idatzi zituen frantsesez eta Eskualduna aldizkariko zuzendari izan zen. Bonaparte printzea ezagutu zuen eta honek euskarazko lanetan laguntzeko eskatu zion. Aduanako lana utzi (1856) eta, Bonaparteren aginduz, Biblia lapurterara itzultzeari ekin zion. Sei urtez jardun zuen horretan eta euskarazko estreinako Biblia ondu zuen: Bible Saindua edo Testament Zahar eta Berria. Duvoisin kapitainak latinezko Bulgatatik leembiziko aldizko Laphurdiko eskuarara izulia (1859-65). Bibliaz aparte, itzulpen asko prestatu zituen: Telemakoren abenturak, Kijoteren zati bat, Kardaberaz-en Aita San Ignacioren Egercicioen gañean afectoac obraren lapurterazko itzulpena (Liburu ederra, 1856); itzulpenez gain, bere obrarik ezagunena eta klasikoena Laborantzako liburua edo bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858) da.

 



AURKIBIDEAK

  Aurkibide alfabetikoa:


  Bilaketa kronologikoa:

        Bi urteren artekoa:

tik   ra

        Urte bakarrekoa:


  Testu bilaketa:


Idazleak     Liburuak



Literaturaren Zubitegia Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da