A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z
efemerideak

literaturaren zubitegia    

  Lhande, Pierre  

«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995



 

Lhande, Pierre

 

Euskal idazle lapurtarra (Baiona, 1877 - Atharratze-Sorholüze, 1957). Abizenez Basagaitz zen, baina »Allende» bere aitonaren ezizen moldatua erabili zuen. Maule eta Baionan ikasi, apaizgaitegitik atera eta soldadutzara bidali zuten hango euskaldunei frantsesa irakastera (1898). Apaizgaitegira itzuli eta bertsotarako zaletasunak bultzaturik, idazteari ekin zion teologia alde batera utzita; azkenean apaizgaitegitik bidali egin zuten. Jesuita sartu eta Belgika eta Herbehereetan egin zituen ikasketak. Apaiztu eta Hondarribira bidali zuten (1910). Idazle oparoa, frantsesez eta euskaraz obra ugari idatzi zituen: Mirentchu (1911); Yolanda (1921); Le Moulin d'Hernani (1936); Etchaun (1943). Ipar Euskal Herrian mintzatzen diren euskalkietako lexikoaren bilduma bikaina den Dictionnaire Basque-Français euskara-frantsesa hiztegia argitaratu zuen (1926). Oñatiko Eusko Ikaskuntzako I. Batzarrean parte hartu zuen (1918). Tolosako Unibertsitateko euskara eta euskal literaturako irakaslea izan zen eta Paris irratiaren bidez bere ebanjelizazio-lana bete zuen (1923). Euskaltzain osoa izan zen (1919-57).

 



AURKIBIDEAK

  Aurkibide alfabetikoa:


  Bilaketa kronologikoa:

        Bi urteren artekoa:

tik   ra

        Urte bakarrekoa:


  Testu bilaketa:


Idazleak     Liburuak



Literaturaren Zubitegia Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da