A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z
efemerideak

literaturaren zubitegia    

  Oñatibia, Jon  

«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995



 

Oñatibia, Jon

 

Euskal idazle gipuzkoarra (Oiartzun, 1911-79). Lanbidez abokatua izan zen. Gaztetatik txistulari eta dantzari trebea zela erakutsi zuen. Musika-konposizioak egiteaz gain, hitzaldi ugari eman zituen musika, euskara, dantza eta txistuari buruz. Euskal aldizkarietako kolaboratzaile izan zen; Argia aldizkaria argitaratu eta zuzendu zuen Caracas eta New York-en (1946-48). Haur-ipuinak euskaratu eta argitaratu zituen. Euskara irrati bidez ikasteko metodo bat idatzi zuen (Euskara Irratibidez, 1965). Euskaltzain urgazlea izan zen.

 



AURKIBIDEAK

  Aurkibide alfabetikoa:


  Bilaketa kronologikoa:

        Bi urteren artekoa:

tik   ra

        Urte bakarrekoa:


  Testu bilaketa:


Idazleak     Liburuak



Literaturaren Zubitegia Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da