A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z
efemerideak

literaturaren zubitegia    

  Garmendia, Juan, Zeleta  

«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995



 

Garmendia Kortadi, Joan
(izg. Zeleta)

 

Euskal idazle gipuzkoarra (Lasarte, 1898 - Logroño, 1989). Gerra aurretik antzerti-lanak plazaratu zituen: Itxutasun madarikatua, 1921; Joxantonen eriotza, 1922; Patxi Kirten, 1925. Euskara eta euskal literaturari buruzko artikulu ugari, Euskararen iraupena eta Euskal literaturaren aurrerapena saiakera-lana (1955) eta Lasarte-Aurtzaroko oroipenak (1958) monografia idatzi zituen. Donostian diktadura-garaian euskaltzaleen biltokia izango zen »Begoña» liburu-denda zabaldu zuen (1944). Euskaltzain urgazlea izan zen 1965az geroztik.

 



AURKIBIDEAK

  Aurkibide alfabetikoa:


  Bilaketa kronologikoa:

        Bi urteren artekoa:

tik   ra

        Urte bakarrekoa:


  Testu bilaketa:


Idazleak     Liburuak



Literaturaren Zubitegia Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da