A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z
efemerideak

literaturaren zubitegia    

  Jakakortajarena, Txomin  

«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995



 

Jaka-Kortajarena, Txomin

 

Euskal idazle gipuzkoarra (Berastegi, 1906-93). Apaiza zen. Euskaltzaleak elkarteak antolaturiko Eusko Olerti Egunetan eman zituen ezagutzera bere lehen olerki-lanak, herri-kutsukoak gaietan eta bertsolaritzaren teknikakoak forman. Espainiako Gerra Zibil garaian Argentinara atzerriratu eta han bizi izan zen 40 urtez. Bertan euskara-erdara hiztegi bat eta Argentinako abeltzaintzari buruzko liburuak argitaratu zituen. Bizitzan bi goiasmo lan autobiografikoan aberri eta Jainkoarenganako ibiliak utzi zituen idatzirik. Rh ezezkorra euskaldunetan (1990) izan zen argitaratu zuen azken liburua. Gazte zeneko joerari atxikia, garbizalea zen hizkuntz arazoetan.

 



AURKIBIDEAK

  Aurkibide alfabetikoa:


  Bilaketa kronologikoa:

        Bi urteren artekoa:

tik   ra

        Urte bakarrekoa:


  Testu bilaketa:


Idazleak     Liburuak



Literaturaren Zubitegia Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da