«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»
Harluxet, 1995
Haranburu, Joannes
Euskal idazle lapurtarra, Saran jaioa (XVII. m.). Eliz ikasketak egin eta XVII. m.an Lapurdin sorturiko Sarako Eskolako kidea izan zen. Bordelen Devocino escuarra, mirailla eta oracinoteguia otoitz-orduen liburua argitaratu zuen (1635). Aturbeko artzapezpikuari eginiko eskaintzarekin eta Harizmendiren bertso batzuekin berrargitaratu zen (1690).
|
|
|
|