A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z
efemerideak

literaturaren zubitegia    

  Pouvreau, Silvain  

«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995



 

Pouvreau, Silvain

 

Euskal idazlea, jaiotzez frantsesa (Bourges, ? - Paris, ~1675). Saint Cyrango abadearen idazkari eta San Bizente Paul-ekoaren laguna izan zen. Saint Cyrango abadeak euskaraz egiten zuen eta Pouvreauk euskara ikastea erabaki zuen. Baionara joan, Bidarteko erretoretza lortu (1640-44) eta sortu berria zen »Sarako Eskola» euskal literatur mugimenduko kidea izan zen. Parisera itzuli zen, baina Euskal Herriarekiko eta euskararekiko lotura ez zuen inoiz galdu. Gai erlijiosoko obrak euskaratu zituen (Guiristinoaren Dotrina, Paris 1656; Philothea; San Frantzisko Saleskoaren bizitza sainduaren sarrera, Paris 1664; Gudu Izpirituala, Paris 1665). Euskal gramatika eta hiztegiei buruz egindako lanak Vinsonek argitaratu zituen Revue Linguistique aldizkarian (1881). Argitaratu gabe dagoen euskara-frantsesa hiztegi bat ere idatzi zuen.

 



AURKIBIDEAK

  Aurkibide alfabetikoa:


  Bilaketa kronologikoa:

        Bi urteren artekoa:

tik   ra

        Urte bakarrekoa:


  Testu bilaketa:


Idazleak     Liburuak



Literaturaren Zubitegia Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da