A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z
efemerideak

literaturaren zubitegia    

  Oihenart, Arnaud  

«Iparraldeko euskal idazleak»
Karmelo Etxenagusia

Labayru, 1981



 

Oihenart, Arnault

 

        Legegizon zuberotar au politika arazoetan sartuta bizi izan zan, Maulen eta Donapaleun. Gizon jakintsua. Beste lan batzuen artean, ona emen aipagarrien diran

        Liburuak: 1) «Notitia utriusque Vasconiae, tum ibericae, tum aquitaniae» (París, 1638): latinez, Euskalerri osoaren historia eskeintzen deusku.

        2) «Les proverbes Basques, recuellis par le Sr. d'Oihenart; plus les poésies basques du mesme auteur» (París, 1657). Zati bi, euskeraz:

        — ATSOTITZAK edo Refrauak: 706 guztira, frantsez itzulpen eta guzti, Euskalerri guztikoak.

        — O. (ihenar)ten Gaztaroa neurthitzetan: maitasunezkoak eta jainkozkoak.

 

        Aurreko ta orduko euskal bideak alde batera utzi eta era barri bat sartu eban gure poesian: olerki landua, ikasia, kultoa..., baina, sarri askotan, gogorra, ilun samarra, otza, aditz sintetikuz eta itz garbiegiz jositako izkeran.

 



AURKIBIDEAK

  Aurkibide alfabetikoa:


  Bilaketa kronologikoa:

        Bi urteren artekoa:

tik   ra

        Urte bakarrekoa:


  Testu bilaketa:


Idazleak     Liburuak



Literaturaren Zubitegia Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da