A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z
efemerideak

literaturaren zubitegia    

  Diharce, Jean, Xabier Iratzeder  

«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994



 

Diharce, Jean Marie

 

(Iratzeder deitua). Lapurtar idazlea (Donibane-Lohizune, 1920). Beneditarra. Uztaritze eta Baionako apaiztegietan egin zituen apaiz ikasketak. Eskualtzaleen Biltzarrean lehen saria eskuratu zuen Zakalar dramarekin. Sari bera izan zuen 1946an Pindar eta Lano poemekin. 1941 eta 1946. urteetan Zerumenditik, Mortutik oihu eta Kantikak poema mistikoak argitaratu zituen. 1954ean ezkontzaren prestakuntzari buruzko Ezkongai liburua eman zuen argitara. Berak itzuli zituen David erregearen Salmoak (Gabriel Lertxundiren musikaz, 1963). Bereak dira, halaber, Uztaritzeko aphezgaitegia (1964), Euskal Herria eta Jainkoaren gizaldea (1966), Argiz argi poema bilduma (1967) eta hainbat antzerki lan: Itsasorat, Piztu zaiku, Maria eta Kurutzea, Iturrian, Aphez, etab. Haren hainbat poema liburu Biziaren Olerkia obran (1983) bildu dira.

 



AURKIBIDEAK

  Aurkibide alfabetikoa:


  Bilaketa kronologikoa:

        Bi urteren artekoa:

tik   ra

        Urte bakarrekoa:


  Testu bilaketa:


Idazleak     Liburuak



Literaturaren Zubitegia Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da