A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z
efemerideak

literaturaren zubitegia    

  Irigoien, Alfontso  

«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994



 

Irigoien Etxebarria, Alfontso

 

Bizkaitar idazle eta euskaltzain osoa (Bilbo, 1929). Filosofia eta Letretako ikasketak egin zituen Salamancan. Euskaltzaindiko idazkaria izan da eta euskal filologiako katedraduna da Deustuko unibertsitatean. Bertsolaritzaren aldeko lan handia egin zuen 1950. urtetik aurrerakoetan, bultzatzaile, antolatzaile eta gai jartzaile moduan. Euskal morfologia eta deklinabideari buruzko lan jakingarriak eman ditu argitara. Beste lan ugari Anaitasuna, Egan eta Euskaltzaindiaren Euskera agerkarietan plazaratu ditu. Poesia sari ugari jaso ditu, eta zenbait poema bilduma argitaratu: No zen to. Herrian gara bizi (1979). Horrez gainera,Sorterriaren alde autobiografia moduko lana idatzi zuen.

 



AURKIBIDEAK

  Aurkibide alfabetikoa:


  Bilaketa kronologikoa:

        Bi urteren artekoa:

tik   ra

        Urte bakarrekoa:


  Testu bilaketa:


Idazleak     Liburuak



Literaturaren Zubitegia Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da