A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z
efemerideak

literaturaren zubitegia    

  Bela, Jacques  

«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994



 

Bela, Jacques de

 

Zuberoako legegizona eta idazlea (Maule ?, 1586 - 1667). Okzitaniako Tolosan Zuzenbide ikasketak egin ondoren, oztopo handiak gainditu behar izan zituen Lextarreko Gorteko legegizon izateko, kalbindarra izateagatik. Geroago ordea, bere baitara bildu eta erlijioan aurkitu zuen bizi neurria. Idazle ugaria; euskal hiztegia eta gramatika idatzi zituen, zoritxarrez galdu direnak. Bi eskuizkribu luze utzi zituen, frantsesez idatziak: Tablettes delako lanean, teologia, etika, medikuntza eta zientziari buruzko gaiak erabili zituen, entziklopedia gisa aurkeztuak. Beste eskuizkribuan Zuberoako Foruei buruzko komentario luzea idatzi zuen. Hauez gainera, Zuzenbideari buruzko beste lan batzuk ere egin zituen, eta euskal esaera zahar sorta bat bildu ere bai. Jacques de Belaren lana ez da ondo ezagutzen eta argitaragabea da oraino. Jeanne-Philippe de Bela zaldun eta idazle zuberotarraren birraitona izan zen Jacques.

 



AURKIBIDEAK

  Aurkibide alfabetikoa:


  Bilaketa kronologikoa:

        Bi urteren artekoa:

tik   ra

        Urte bakarrekoa:


  Testu bilaketa:


Idazleak     Liburuak



Literaturaren Zubitegia Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da