A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z
efemerideak

literaturaren zubitegia    

  Bordazarre, Pierre, Etxahun-Iruri  

«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994



 

Bordazarre, Pierre

 

        (Etxahun-Iruri deitua) Kantu eta pastoral egile zuberotarra (Iruri, 1908 - Iruri, 1981). Zuberoako tradizioari atxikiriko herri poeta, Etxahun-Irurik Euskal Herri osora hedatu eta ospetsu egin diren kantuak ondu zituen (Agur Zuberoa besteak beste). Zuberoako ohizko antzerkira herri gaiak eramanez, zazpi pastoral idatzi zituen: Etxahun, 1952; Matalaz, 1955; Berterreix, 1956; Santxo Azkarra, 1963; Le Compte de Trevilles (Iruriko Kuntia), 1966; Chiquito de Cambo (Txikito Kanbo), 1967 eta Pette Bereter, 1973. Pierre Bordazarre izan da urte askotan Zuberoak eman duen pastoral egile argi eta hoberena.

 



AURKIBIDEAK

  Aurkibide alfabetikoa:


  Bilaketa kronologikoa:

        Bi urteren artekoa:

tik   ra

        Urte bakarrekoa:


  Testu bilaketa:


Idazleak     Liburuak



Literaturaren Zubitegia Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da