A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z
efemerideak

literaturaren zubitegia    

  Etxepare Landerretxe, Jean  

«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994



 

Etxepare Landerretxe, Jean

 

(«John de Cize», «Ihizgorri», «Don Xixtu» deitua) Euskal idazlea (Jatsu, 1937 - Hazparne, 1961). Baionako Teknika eskolan ikasi zuen eta berehala hasi zen kontulari lanetan. Lehenengo idazlanak 1957an argitaratu zituen Gazte aldizkarian. Geroztik, han eta Herria, Gure Herria eta Pan-pin agerkarietan ipuinak argitaratu zituen, haurrentzat eta helduentzat idatziak. 1959an Euskal-Kulturaren-Alde erakundek antolatutako ipuin lehiaketa irabazi zuen. Arno Xuria izeneko antzerkia idatzi zuen, eta Pagnolen eta Txekhoven lan batzuk egokitu zituen euskarara. Hogeita lau urte zituela hil zen; Hil ondoren, 1963an, aldizkarietako idazlanak bildu eta argitaratu zizkioten Mendekoste Gereziak eta beste izenburuarekin. 1991an bilduma hori, osatua, berrargitaratu egin da.

 



AURKIBIDEAK

  Aurkibide alfabetikoa:


  Bilaketa kronologikoa:

        Bi urteren artekoa:

tik   ra

        Urte bakarrekoa:


  Testu bilaketa:


Idazleak     Liburuak



Literaturaren Zubitegia Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da