A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z
efemerideak

literaturaren zubitegia    

  Zubiri, Enrike, Manezaundi  

«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994



 

Zubiri Gortadi, Enrike

 

(«Manezaundi»). Nafar idazle eta margolaria (Luzaide, 1867 - Iruñea, 1948). Donibane Garazin egin zituen lehen ikasketak, eta gero Parisa joan zen margolaritza ikastera. Margolan asko egin zuen, eta haietako batzuk Nafarroako Aldundian daude. Paristik Euskal Herriratu eta Iruñean hartu zuen bizilekua. Euskaraz eta erdaraz idatzi zuen Eskualduna eta La Voz de Navarra agerkarietan. Denetarik idatzi zuen, artikuluak, biografia laburrak, ipuinak, etab. 1958an, Aingeru Irigaraik Manezaundiren hogeita bederatzi artikulu bildu eta Prosistas Navarros contemporaneos en lengua vasca XX. mendeko Nafarroako euskal idazlariak izenburupean argitaratu zituen. 1990ean, Rosa Miren Pagolak haren Artikulu bilduma argitaratu zuen.

 



AURKIBIDEAK

  Aurkibide alfabetikoa:


  Bilaketa kronologikoa:

        Bi urteren artekoa:

tik   ra

        Urte bakarrekoa:


  Testu bilaketa:


Idazleak     Liburuak



Literaturaren Zubitegia Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da