A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z
efemerideak

literaturaren zubitegia    

  Berriatua, Imanol  

«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994



 

Berriatua Ibieta, Imanol

 

        Bizkaitar idazle eta itzultzailea (Elantxobe, 1914 - Jerusalen, 1980). Frantziskotarra. 1937. urtetik 1950. urtera arte Kuban izan zen misiolari. 1952. urtean Foruko frantziskotarren seminarioko erretore nagusia izendatu zuten. Anaitasuna aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria izan zen 1960ra arte. 1961ean euskaltzain urgazle izendatu zuten. Egilearen zenbait lan: Lagunarteko mezea, Kristiñau katezismo (1960) eta Bermeoko arrantzaleen leksikua (1963-64). Harenak dira halaber itzulpen hauek: Pinotxo, Mari Errauskin, Edur zuritxo eta zazpi epoak, Katua zapatakaz, Lokartutako printzetsatxua, Berunezko soldadutxoa, Alizia gauza miragarrien munduan eta Paitakume itxusia. n Berriatuari zor zaio, hein handi batean, euskara errazaren aldarrikapena; Israelgo hizkuntz irakaskuntzarako ereduak aplikatu zituen.

 



AURKIBIDEAK

  Aurkibide alfabetikoa:


  Bilaketa kronologikoa:

        Bi urteren artekoa:

tik   ra

        Urte bakarrekoa:


  Testu bilaketa:


Idazleak     Liburuak



Literaturaren Zubitegia Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da