A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z
efemerideak

literaturaren zubitegia    

  Zabaleta, Juan  

«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994



 

Zabaleta Lekuona, Juan

 

Gipuzkoar bertsolaria eta idazlea (Errenteria, 1894 - Errenteria, 1950). Antonio Zavalak argitaratu zituen Juan Zabaletaren bertsoak Pello anaiarenekin batera Juan eta Pello Zabaleta bertsolariak (1967) bertso bilduman. Bertso jarriak Bertsolariya aldizkarian argitaratu zituen. Aita Zavalaren arabera haren bertso sail ezagunenak dira: Europako Gerrari (1917), Estropada bati (1920), Errenteriako misioari (1926), Notiziyak baditut Goierri aldetik (1926), Nikolasentzat (1927), Donostiyako estropadari (1931), Maria Magdalenaren ermitan (1942), Pizkor batzueri (1942), Aita Mañueli (1944). Argitara eman ez diren ehungintzari buruzko hiru obra idatzi zituen gaztelaniaz: Lana-Arte, Textil-Tintura (1935), La práctica de la tintura en aparatos mecánicos sobre lanas (1939) eta La práctica de la tintura en aparatos mecánicos sobre hilados de lana (1939).

 



AURKIBIDEAK

  Aurkibide alfabetikoa:


  Bilaketa kronologikoa:

        Bi urteren artekoa:

tik   ra

        Urte bakarrekoa:


  Testu bilaketa:


Idazleak     Liburuak



Literaturaren Zubitegia Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da