«Lur hiztegi entziklopedikoa»
Lur, 1991-1994
Retolaza Ibarguengoitia, Jose Antonio
(«Kili-kili»). Bizkaitar elizgizona eta idazlea (Bilbo, 1929). Gasteizen egin zituen apaiz ikasketak, Bilbon merkataritzakoak eta Madrilen psikologia eta pedagogiakoak. Kili-kili gazteentzako aldizkariaren zuzendari izan da. Harenak dira Iparragirre, Ipuiñak eta Umeen len jaunartze gerta bidea obrak.
|
|
|
|