«Lur hiztegi entziklopedikoa»
Lur, 1991-1994
Goenaga Alberdi, Ignacio
Gipuzkoar idazlea (Azpeitia, 1905). Jesusen Lagundian egin zituen ikasketak eta «Orixe» idazlearen ikaslea izan zen. Harenak dira Schiller-en Guilen Tell eleberriaren itzulpena eta Zenbatean sagarrak lana. Jesus´en Biotzaren Deya eta Zeruko Argia aldizkarietan eman ditu argitara idazlan aipagarrienak.
|
|
|
|