A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z
efemerideak

literaturaren zubitegia    

  Mitxelena, Salbatore  

«Euskal literaturaren antologia»
X. Mendiguren / K. Izagirre

Elkar, 1998



 

        Salbatore Mitxelena (Zarautz, 1919 - Suitza, 1965). Frantziskotarra. Izaera grinatsu, eskuzabal, urdurikoa, asko sufritzea tokatu zitzaion, gerra ostean Euskal Herriaren herio beharra ikusten zuela. Larrimin hori eta fede kristaua elkartzen ditu Arantzazu (1949) bere lehen liburuan; hango azken atala izan behar zuen «Bizi nahi», baina zentsurarekiko beldurrez Euzko Gogoa aldizkarian kaleratu zuen, Guatemalan. Gure herriaren bizi nahi eta ezina da funtsezko gaia, elementu erlijioso ugarirekin (kalbarioaren sinbologia etengabekoa da haren obran). Zati honetan lehen karlistada aipatzen da, baina alegorikoki baita 36koa ere, haren ondorengoko beldur eta hondamendi giroa. Idazkera ere halakoa du: bihurri, bizi, gihartsua.

 

Obrak:

— Arantzazu. Euskal-sinismenaren poema

— Ama-Semeak Arantzazuko kondairan

— Hogei kanta Arantzazu'ko

— Arraun ta Amets

— Unamuno ta Abendats. Bilbotar filosofuaren eta Euskal-Anima'ren jokerei antzemate batzuk

— Erri bat Guruzbidean

— Confixus

 



AURKIBIDEAK

  Aurkibide alfabetikoa:


  Bilaketa kronologikoa:

        Bi urteren artekoa:

tik   ra

        Urte bakarrekoa:


  Testu bilaketa:


Idazleak     Liburuak



Literaturaren Zubitegia Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da