A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z
efemerideak

literaturaren zubitegia    

  Barbier, Jean  

«Euskal literaturaren antologia»
X. Mendiguren / K. Izagirre

Elkar, 1998



 

        Jean Barbier (Donibane Garazi, 1875 - Senpere, 1931). Apaiza, Eskualduna-ko kolaboratzailea eta euskal idazle sutsua. Ipuin, antzerki, poema eta kantuak idatzi zituen, Supazter xokoan eta Ixtorio Mixterio bezalako liburuetan jasoak, eta eleberri bat ere bai, Piarres izenekoa.

        Barbierrek idazteko trebezia harrigarria ageri du. Hala ere, maila folkloriko batean geratzen dira maiz haren idazlanak: herriko ohiturak eta jendeak agertarazten ditu, irrigarri batzuetan baina beti ere gaiztakeriarik gabe, errukiz eta maitasunaz.

        Esan dugunaren adibide izan daiteke ondoko ipuina. Girotzea bikaina da: bero egiten duela esan bakarrik ez, sentiarazi egiten digu hasieratik bertatik; mozkortzea kontatzeko ere, aski du Ellande kantuan jartzea, irakurlea horretaz ohartzeko. Ipuinaren bukaerak txiste-usaina du eta senar-emazteen arteko harremanak asko du topikotik, baina horrek ez du galarazten Barbier idazle zoragarria izatea, eta ipuinaren irakurketa guztiz atsegina.

 

Obrak:

— Nere kantuak

— Ama Birjina Lurden

— Supazter chokoan

— Legendes du Pays Basque d'aprËs la tradition

— Piarres

 



AURKIBIDEAK

  Aurkibide alfabetikoa:


  Bilaketa kronologikoa:

        Bi urteren artekoa:

tik   ra

        Urte bakarrekoa:


  Testu bilaketa:


Idazleak     Liburuak



Literaturaren Zubitegia Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da