A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z
efemerideak

literaturaren zubitegia    

  Manterola, Jose  

«Euskal literatura'ren atze edo edesti laburra»
Orixe

Euskal-Esnalea, 1927



 

        Euskal-Erria

        1879'garrenean euskaldun bero Manterola'k irasi zuen Revista Euskal-Erria ta bitartean (1877-1880) argitara ere zuen Euskal-kantutegia edo Cancionero Vasco. Euskalerria'k ez dio gutxi zor, euskera biztarazi naiean alegina egin zuelako. Lentxeago D'Abbadie'k asi izan zituen Lore-jokuak Prantziko Euskalerri'rako ta gurerako. An-emenka ziren poetatxoak biltzen ziren Sara'ko, Markiña'ko edo beste euskal-jaietako batzaldi edo concurso-etara, eta euskera biztuxe zela emaiten zuen. Euskal-Erria delako Revista'n ere ari ziren itz neurrigabeetan naiz neurtuetan gizonik ikasienak. Carlisten guduak ere Fuero'enganako maitea irazeki zigun eta literaturan ixuri aundirik utzi ezpazuen ere, Iparragirre tarte orretatik atera da. Arrese ta Beitia ere ez dugu euskaldun Fuero'tar epela. Ainikere, beste zenbait garaitan aski ziteken oldarra edo indarraldi au, biztu-nai au, etzen bear bezain bizkorra. Etsai gogorra zuen eta oraingo birbizteak ere ori bera du: ondoko erdera agitz landuen mendea.

 



AURKIBIDEAK

  Aurkibide alfabetikoa:


  Bilaketa kronologikoa:

        Bi urteren artekoa:

tik   ra

        Urte bakarrekoa:


  Testu bilaketa:


Idazleak     Liburuak



Literaturaren Zubitegia Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da