«Iraupena eta lekukotasuna»
Patxi Salaberri
Elkar, 2002
Alderdi horretatik begiraturik, egoera guztiz bestelakoak izango ziren Martin Duhalde garaikidearena eta, mende erdi beranduago, Lardizabalena. Izan ere, Martin Duhalde (1733-1804) uztariztarraren Meditacioneac gei premiatsuenen gainean (1809), hein handian frantses liburu baten moldaketa zena, irakurtzeko eta sermoiak prestatzeko erabili ohi zuten apaizek; eta, zeharka izan bazen ere, berrogeita hamaika meditazioek entzule eta irakurle anitz izan zuten hartzaile, haren prosaren estiloa eta eragina ere biderkatuz.
|
|
|
|