A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z
efemerideak

literaturaren zubitegia    

  Goietxe, Leonce  

«Iraupena eta lekukotasuna»
Patxi Salaberri

Elkar, 2002



 

        Azkenik, irakaskuntza moralera zein bestelakoetara zuzenduriko literaturaren erreferentziekin amaitzeko, ezin ahaz daiteke Bonaparte printzeari lapurterazko aditzaren inguruko lan soila prestatuko zion Goyhetche apaizak kaleratutako Fableac edo aleguiac liburua (Baiona, 1852). Archurenak zubereraz eta Iturriagarenak gipuzkeraz ezagutzen zituela, lapurterazko bertsotan bildu zituen urruñarrak La Fontaineren alegiak.

        Aurrerantzean, historia aldakorra baita, apalduz joango zen genero txiki haren arrakasta, eta nahiz eta hurrengo urteetan, Lore Jokoen aitzakiapean, berpizteko saioak egon ziren («Hergarayen» [=Adema] 1873an Sarakoetan, Dibarrart eta «Larrondoberri» 1879an Donostiakoetan, etab.), ageria zen arlo berriak jorratu nahi zituela literatur munduak.

 



AURKIBIDEAK

  Aurkibide alfabetikoa:


  Bilaketa kronologikoa:

        Bi urteren artekoa:

tik   ra

        Urte bakarrekoa:


  Testu bilaketa:


Idazleak     Liburuak



Literaturaren Zubitegia Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da