A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z
efemerideak

literaturaren zubitegia    

  Elizanburu, Mixel  

«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979



 

MIKEL ELIZANBURU (Frère Innocentius) (1826-1895)

 

        BIZITZA

        Heletan (Behe Nafarroan) jaioa. La Salle-ko anaia, erlijiosoa. Joannes Batista Elizanburu poeta ezagunaren lehengusua.

 

        IDAZLANA

        Bi sailetan bana dezakegu:

        1.— Frantses kutsua daramatenak: liburu frantsesak aurrez-aurre zeuzkala idatzi bide zituelako:

                —Framazonak. Baiona 1889.

                —Joannes Batista dohatsuaren bizia. Baiona 1891.

                —Frantziako hirur Errepubliken istorioa laburzqui. Baiona 1890.

        2.— Euskal kutsua daramatenak

                —Lehenagoko eskualdunak zer ziren. Baiona 1889.

                —Sakelako liburuchca edo giristino guzientzat on den esku liburu ttipia. Baiona 1892.

 

        ERITZI KRITIKOA

        Sarritan mordoilo gertatzen da. Idazkera praktikoa eta herrikoia. Barruan sentitzen duena garbi azaltzen du. Errepublikazaleentzat eta erlijiogabeentzat amorru bizia agertzen du.

        Polemikazale. Euskal gaiez ari denean, herri-iturritik edaten duenean, apalagoa eta jatorragoa du hizkera. Beronen liburuak, oso sakonak ez izan arren, gustora irakurtzen dira, interesgarriak gertatzen dira.

 



AURKIBIDEAK

  Aurkibide alfabetikoa:


  Bilaketa kronologikoa:

        Bi urteren artekoa:

tik   ra

        Urte bakarrekoa:


  Testu bilaketa:


Idazleak     Liburuak



Literaturaren Zubitegia Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da