A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z
efemerideak

literaturaren zubitegia    

  Olaetxea, Bartolome  

«Bizkaiko euskal idazleak»
Mikel Zarate

Derioko Seminario-Ikastetxea, 1970



 

Olaetxea Bartolome

(?)

 

        «Kristinauen Dotrinia, D. Bartolome Olaetxea, Bilboko hospitale santuko erretoriak, Laukarizko kura zanian, jai domeketan espliketan eban legez».

        Ona emen, 1775-garren urtean leenengoz argitaratu zanik ona, amalau aldiz gitxienez argitaratu dan liburua, gure erriak gizaldiz-gizaldi, oraintsurarte, irakurri dauan eleiz-liburu entzutetsua.

        Erriak izen barria ezarri eutsan: «Olatxea».

        Literatura aldetik ez da balio andikoa, eta erderazko berbaz josita dago [1]. Baiña balio dau zerbait, orraitiño, bizkaiera zaarra ezagutzeko. Adibidez, ikusi txatal au:

        —«Murmuraziñoia zer da?

        —Esatia deungaro projimua gaiti, bera aurrean eztagoala.

        —Projimuari famia biortuteko obligaziñorik bago?

        —Bai, Jauna, eta ainbaga ezin salba liteke.

        —Iñor murmuretan dagoanean zer egin bear da?

        —Erakutsi albadedi, ezpabere beste konbersaziñoe bat atera, edo juan arik.

        —Ze diferenzia dago murmuretan dabena ganik, gustoz entzuten dabena gana?

        —Batak dauko Demoniñua miñian, eta besteak belarrian» [2].

 

        [1] Parece que a los ojos de tos vascos de entonces sonaban como más selectos y distinguidos (Villasante).

        [2] «Kristinauaen Dotrinia», amabigarren argitaldia, 84-garren orrialdean.

 



AURKIBIDEAK

  Aurkibide alfabetikoa:


  Bilaketa kronologikoa:

        Bi urteren artekoa:

tik   ra

        Urte bakarrekoa:


  Testu bilaketa:


Idazleak     Liburuak



Literaturaren Zubitegia Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da